Erizainaren zeregina erditu osteko depresioaren maneiuan
View/ Open
Date
2019-04-15Author
Elizondo Guelbenzu, Argiñe
Metadata
Show full item recordAbstract
Erditzea prozesu garrantzitsua izaten da emakumearentzat nahiz bere ingurunearentzat. Haurra erditu eta plazenta ateratzen denetik erditu osteko denbora tartea hasten da, non emakumeak aldaketa fisikoak nahiz mentalak izaten dituen. Normalean erditu ondorengo 6-8 asteetara egoera lehengoratzen bada ere, emakume askorentzat aro gogorra eta neketsua izaten da sortzen duen antsietatea eta umore aldaketak direla medio. Helburuak: lan honen helburu nagusia erditu osteko depresioaren maneiuan erizainaren interbentzioa definitzea da. Helburu zehatzak honako hauek dira; gaixotasunaren arrisku-faktoreak nahiz zeinuak eta sintomak azaltzea, gaixotasunaren detekzioa egiteko dauden tresnak identifikatzea eta asaldura honek emakumearengan, haurrarengan eta familiarengan duen eragina aztertzea. Metodologia: errebisio sistematiko bat egin da. Horretarako, datu-base desberdinetan informazioa bilatu da, horien artean, PubMed, Dialnet eta Biblioteca Virtual de la Salud-eko artikuluak erabili direlarik. Horrez gain, Espainiako Ministeritzako eta Osakidetzako web-orrialdeetan informazioa bilatzea beharrezkoa ikusi da. Emaitzak: 29 artikulu, Gradu Amaierako Lan bat eta bi gida kliniko aukeratu dira lanaren garapenerako. Erditu osteko depresioa faktore anitzek sor dezaketen gaixotasuna da; faktore psikologikoak, obstetrikoak, biologikoak eta hormonalak, sozialak eta bizi-ohiturekin erlazionatutakoak hain zuzen ere. Hasieran antsietatea eta tristura nagusitzen badira ere, denboraren poderioz larriagotu egiten dira. Mundu mailan Edinburgh Postnatal Depression Scale da onartuena gaixotasun honen antzematea egiteko. Garrantzitsua da antzematea ahalik eta azkarren egitea gaixotasun honek emakumearen bizi-kalitateari eragiteaz gain, haurraren hazkuntzan eta garapenean atzerapenak eragiten baititu. Hori dela eta, erizainek eman beharreko heziketaren garrantzia azpimarratu da, kasuak antzemateko eta dagokion profesionalarengana bideratu ahal izateko. Ondorioak: mundu mailan osasun publikoko arazo nagusia dela ondorioztatu da, eta erizainaren lana dela heziketa ematea gaixotasunaren agerpena ekiditeko. Izan ditzakeen arrisku-faktoreen inguruko elkarrizketa egitea, Edinburgoko eskala pasatzea eta dagokion profesionalarengana bideratzea dira erizainaren zeregin nagusiak.
Hitz gakoak
Depresión postparto, Cuidados de enfermería
Postpartum depression, Nursing Care