Erizaintza-zainketak erditze goiztiarraren mehatxuan
Date
2019-04-15Author
Belzunce Martín, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Erditze goiztiarraren mehatxua (EGM) prozesu kliniko sintomatikoa eta multifaktoriala da non, tratamendurik gabe edo tratamenduaren huts egitearen ondorioz, erditze prozesua hasten den, betiere haurdunaldiko 22. astea eta 37. astea bitartean. EGMa mundu mailako osasun arazoa da. Amarengan eta umekiarengan dituen ondorioez gain, ekonomikoki gastu handia eragiten duen arazoa da. Erizainak paper garrantzitsua jokatzen du arrisku faktoreen prebentzioan, antzemate goiztiarrean eta laguntza emozionala ematen.
Helburu orokorra. Erditze goiztiarraren mehatxuari buruzko informazioa eta emakumearengan eta umekiarengan eragin ditzakeen ondorioak aztertzea, erizain bezala eman beharreko zainketa egokiak zeintzuk diren ezagutzeko.
Metodologia. Errebisio bibliografiko bat egin da. Horretarako, osasun zientzietako datu-base ezberdinak erabili dira: Dialnet, Cuiden, Medes, Pubmed, Cochrane eta BVS (Biblioteca Virtual de la Salud). Horrez gain, gaiarekin erlazionatutako bi web-orri eta bi liburu erabili dira.
Emaitzak. Datu-base ezberdinetatik guztira 27 artikulu lortu dira.
Prozesu kliniko honetan hainbat arrisku faktorek eragiten dute. Gainera hainbat zeinu, sintoma eta ondorio agertzen dira. Diagnostikoari dagokionez, bi kliniken agerpena beharrezkoa da.
Erizaintza-zainketen inguruan, erizainak paper garrantzitsua du EGMa diagnostikatu aurretik eta diagnostikatu ondoren. Diagnostikoaren aurretik, prebentzioa eta osasun heziketa eginbehar garrantzitsuenak izango dira. Diagnostikatu ondoren, berriz, laguntza emozionala, amaren eta umekiaren etengabeko ebaluazioa eta erditze prestaketa.
Erizaintza-zainketak dituen ondorioei dagokienez, prozesuaren diagnostiko goiztiarra aurkitzen da. Honi esker, haurdun dagoen emakumeari tratamendua era goiztiarrean administratu ahalko zaio, eta ondorioz, konplikazioak murriztu. Hortaz gain, laguntza emozionalari esker, amak sufri ditzakeen ondorioak murriztuko dira.
Ondorioak. EGMa gaur egungo osasun arazoa da umekiaren hilkortasun eta morbilitatean duen eraginagatik. Gainera, erditze goiztiarren tasa handitu egin da. Horregatik, garrantzitsua da gai honi buruz ikertzen jarraitzea. Tratamenduari dagokionez, ez dago EGMa ekiditen duen tratamendurik. Erizain-zainketei dagokienez paper garrantzitsua izango dute bai prebentzioan baita osasun hezkuntzan eta laguntza emozionala ematen ere. Erizain-zainketei esker, prozesuaren antzemate goiztiarra egongo da eta konplikazioak gutxituko dira.