Musikoterapiaren aplikazioa eta erizainaren rola: minbizia aurreratua duen pertsona eta horien zaintzailea.
View/ Open
Date
2019-04-15Author
Pérez Gelbentzu, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Minbizia aurreratua duten pazienteek eta horien zaintzaileek zainketa aringarrietan tratamendu tradizionala jasotzeaz gain, azken urteetan hainbat terapia alternatibo eraginkorrak aplikatzen ari dira. Pairatzen dituzten zeinuei eta sintomei egokiago aurre egiteko, sufrimendua gutxitzeko eta bizi kalitatea hobetzeko lagungarria izan daiteke musikoterapia.
Helburuak:
Minbizia aurreratua duten pazienteen eta horien zaintzaileen zeinu eta sintomak aztertzea, musikoterapia saioen eta horietan erizainak duen rolaren inguruan aztertzea eta musikak zeinu eta sintoma horietan nola eragiten duen aztertzea.
Metodologia:
Errebisio bibliografikoa egin da. Bibliografia bilatzeko Bvsalud, Dialnet, Cochrane, Trip data base eta Pubmed datu baseak erabili dira. 2005etik 2018ra bitartean gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez argitaratutako artikuluak aukeratu dira. Artikuluen aukeraketarako, aurkitutako dokumentuen titulua eta laburpena irakurri dira. Ondoren, aukeratutakoen irakurketa sakona eta zehatza egin da. 26 artikulu aukeratu dira.
Lanaren emaitzak:
Minbizia aurreratua duten gaixoek pairatzen dituzten ohiko zeinu eta sintomak mina, antsietatea, depresioa eta bakartze soziala dira. Zaintzaileetan berriz, desgaste fisiko naiz psikologikoa azpimarratzen dira. Nahiz eta gehienetan, musikoterapeuta terapiaren aplikazioan arduraduna izan, badira ikerketak, non erizainak duen terapiaren zuzendaritza. Hala ere, musikoterapeutaren laguntzaile moduan aritzen da. Terapia horri esker, onura ugari ikusi dira pazienteengan eta zaintzaileengan. Aipagarrienak izan dira antsietatea eta depresioa gutxitzea, erlaxatzea, ongizatea handitzea eta minaren intentsitatea jaistea.
Ondorioak:
Erizainak minbizia aurreratua duen pertsonaren eta horren zeinuak eta sintomak baloratzeko, ahozko eta ez ahozko zeinuak identifikatzea beharrezkoa dela ondorioztatzen da. Musikoterapia saioak ezin dira estandarizatu, beti ere, pazienteak zehaztuko du saioaren diseinua nola aplikatu. Horregatik, saioak era pertsonalizatuan aplikatu behar dira. Minean, antsietatean eta gogo aldartean eragin positiboa du musikak. Aislamendu soziala gutxitzeko eta familiarteko harremana berreskuratzeko edo sendotzeko baliagarria da. Hala ere, aipatu beharra dago, gai honen inguruko ikerketak urriak direla. Horregatik, minbizia aurreratua duten pazienteetan eta horien zaintzaileetan musikoterapia aplikazioaren inguruko ikerketa ugaritzea beharrezkoa dela ondorioztatzen da.