Irakaskuntza materiala enpresari aplikatutako estatistika. Erantzunkizun social eta etikoarekin loturiko estatistikako ariketak
Date
2019Author
Abad, Iraide
Angulo, Iera
Arregui, Uxue
Vivas, Daniel
Martín, Joseba
Calvo, Josu
Cerezo, Oihane
Metadata
Show full item recordAbstract
Irakasgai honen helburua ikasleak Inferentzia Estatistikoaren oinarrizko elementuak eta horiek enpresen analisian nola aplikatzen diren ezagutzea da.
Irakasgai hau oro har praktikoa da, oinarrizko azalpen teorikoak eta ariketen ebazpenak konbinatzen dituelarik, irakasgaiaren edukiak aurrera doazen heinean.
Irakasgai honek sakondu egiten ditu Estatistika eta datuen analisia deritzon bigarren kurtso honetako lehen lauhilekoan eskuraturiko gaitasunak.
Era berean, bere garapenerako beharrezkoa da Matematika I eta II irakasgaietan garatutako edukiak eta prozedurak menperatzea.
Irakasgaia empresa fakultateko 2garren mailako ikasleriari zuzenduta dago. Azaltzen den ariketa sorta Erantzunkizun Sozial eta Etikoa den zeharkako gaitasuna lantzeko zuzenduta dago.
1. Gaia: Sarrera. Estatistikaren erabilpena enpresako erabakietan
2. Gaia: Binomial eta Poisson-en banaketak
3. Gaia: Normal, Gamma, Chi-karratu, Snedecor-en F eta Student t banaketak.
4. Gaia: Parametroen estimazioa. Estimatzaileen propietateak.
Honela, ariketetan zeharkako balio eta kontzeptu batzuk landu dira, hala nola, elkartasuna, elkarkidetza, partekatzea, sostengarritasun medioambientala, eta genero ekitatea.
25 ariketa azaltzen dira irakaskuntza material honen barnean, 1 eta 2 gaiei buruzko 9 ariketa eta 3 eta 4 gaiei buruzko beste 16.