Etxeberri Sarakoa, iraganetik bulka-bultzaka
Karmel 304(4) : 13-25 (2018)
Abstract
[EUS] Urte amaiera honetako mendeurren eta ekitaldiek marko ezin egokiagoa eskaintzen dute gure autore klasikoek hizkuntzaz eta haren erabileraz idatzitakoaren inguruan hausnartzeko, haiek ondaretzat utzitakoak egun, kalean, pil-pilean aurki ditzakegun gaiak baitira, berdin Europako Hizkuntzen
Egunaren karietara, zein besterenetara, hala Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren mendeurrenean nola Euskara Batuaren mende erdia, Euskaraldia edota Euskararen Eguna ospatzean.
Parada ezin egokiagoa, bada, garai bateko erakusleihoa zabalik uzten duten autore esanguratsuenek idatzitako pasarte mamitsuenak hautatzeko, haiekin zuzenean solastatzeko eta, anakronia-inpresioei muzin eginez, haiek igorritako mezuez jabetzeko eta, batik bat, egungo egunera ekarriz, zintzoki birpentsatzeko.