Osasun sistemak immigranteen osasun eskubidea errespetatzen du? Emakume immigranteen Euskadiko osasun zerbitzuetarako sarbidearen azterketa
Abstract
Tesi honek emakume inmigranteen Euskadiko osasun zerbitzuetarako sarbidea aztertzeko helburua dauka. Ikerketa kuantitatibo batean eta bi ikerketa kualitatibotan oinarritzen da. Lehenengo ikerketarako datu bilketa, kontsulta zenbakien kontaketaren bitartez egin zen. Bigarren eta hirugarren ikerketarako, elkarrizketen bidez egin zen. Lehenengo ikerketan, Euskadin 2012. urteko legearen aldaketak dohaineko klinika baten kontsulta kopuruan izan zezaken eragina ebaluatzeko, datuei erregresio analisi binomial negatiboa aplikatu genion. Bigarren eta hirugarren ikerketetan, edukiaren analisi kualitatiboaren metodologia aplikatu genuen. Hauen helburua, emakume inmigranteen sarbiderako oztopoak ezagutzeko nahian, dohaineko kliniketan lan egiten duten osasun profesionalen pertzepzioa ezagutzea eta Afrika Sub-Sahararreko emakume inmigranteen osasun sistemarekiko pertzepzioak eta esperientziak ezagutzea zen, hurrenez hurren. Lehenengo ikerketan, ez zen erlazio argirik aurkitu legearen aldaketa eta dohaineko klinikaren kontsulta kopuruaren artean. Bigarrenaren emaitzarik esanguratsuenek, sarbidean eragiten duten faktoreak, lau talde hauetan sailkatutako faktoreetan oinarritzen dela diote: 1) inmigranteen ezaugarri pertsonalak, haien jatorriarekin estu erlazionaturik daudenak; 2) osasun zentruetako langileen inmigranteenganako jokaera; 3) osasun sistemaren ezaugarriak eta funtzionamendua eta 4) eskakizun legalak. Hirugarren ikerketaren bitartez, aurreko faktoretaz aparte, arrazismo estrukturalaren eraginak ere inmigranteen osasun zerbitzuetarako oztopoa suposatzen duela aurkitu zen. Bitartean, legeei buruzko informazioa, akonpainamendua eta sostengua jasotzeak sarbiderako faktore erraztaileak kontsideratu ziren. Hauek, profesionalengandik, gizarte erakundengandik edo sare sozial pertsonalengandik jasotzen dituztelarik. Populazio zaurgarrienen osasun zerbitzuak jasotzeko eskubidea indartzeaz aparte, diskriminazioa ekiditeko, eskubideetan oinarritutako arretaren balioa indartu behar litzateke, osasun sistema barneratzaileagoa izan dadin.