Idazketa aberasteko Edmodo plataforma digitala
View/ Open
Date
2019-06-27Author
Etxeandia Palacio, Haize
Metadata
Show full item recordAbstract
Egungo ikasleek duten idazteko gaitasun mailari erreparatuz eta trebetasun honen
didaktikaz hausnartuz, teknologiak irakaskuntzan izan dezakeen erabilera positiboa
baloratzea da abiapuntua. Horregatik, lan honek hizkuntza ekoizpenaren, zehazki
idazmenaren, eta komunikazio teknologien erabileraren arteko uztartzea zein neurritan eman daitekeen aztertzea du helburu. Horretarako, 2018-2019 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako ikasleekin narrazio testuen idazketa lantzeko egin da esku-hartzea, ikasgela birtualak aurrez aurreko klaseen osagarri bihurtuta, ikasleek idazmenarekiko motibazioa eta jarrera aldatze aldera. Egindako esku-hartzearen balorazioa, aurten Edmodo LMSa idazketarako baliatu duten irakasleei egindako inkesta bidez egin da.
Aipatzekoak dira inkesta horretan jasotako balorazio positiboak, ikasgela birtualen
erabilerak ikasleen jarreran, idazmenean zein lan koperatiboan izan ditzakeen aukerak eta onurak azpimarratuz.
Jasotako emaitzak oinarri izanik, hurrengo ikasturterako (2019-2020) sekuentzia
didaktikoaren proposamena egin da. Idazmena, prozesu isolatu bat bezala ulertzetik
harago, komunikazio eta kolaborazio ekintza bezala ulertzeko, IKTek prozesu horretan izan ditzaketen aukerak aztertuko dira.