Gerla Handia, muga sakona
Date
2009Author
Bidegain, Eneko
Metadata
Show full item recordAbstract
Ehun urte beteko dira laster, lehen Gerla Mundiala lehertu zenetik, Ipar Euskal Herriko euskaldun anitz eta anitz joan ziren gerla egitera, Frantziako armadarentzat. Anitz hil ziren, beste anitz zauritu, eta egoera haren ondorioz frantses nazioarenganako atxikimendua errotu zen, Ipar Euskal Herrian. Eskualduna astekariak Frantzia goraipatzen zuen eta Euskal Herritik joan soldadoak txalotzen. Bitartean, Hego Euskal Herriko Euzkadi egunkariak Euskal Herriaren batasuna aldarrikatu eta Frantziaren alde gerlara joan behar zuten euskal soldaduei begira sentitzen zuen atsekabea adierazten zuen. Gerla Handia izena hartu zuen gudu lazgarri hark izugarri markatu zuen Hego Euskal herriaren eta Ipar Euskal herriaren arteko muga.