Diabetesaren maneiua hobetzeko interbentzioen eraginkortasuna, diabetes mota 1 duten nerabeetan: Bilaketa bibliografikoa
View/ Open
Date
2019-09-13Author
Eleta García de Vicuña, Mar
Metadata
Show full item recordAbstract
ESPARRU KONTZEPTUALA ETA JUSTIFIKAZIOA: DM1 intsulina ekoizten duten zelula β pankreatikoen suntsipenaren ondorioz ematen da, hormona honen guztizkoa eta iraunkorra den defizita eraginez. DM1 haur zein nerabeetan diabetes mota ohikoena da, kasuen %95 suposatzen baitu. Aro hori erabakigarria da heldutasun fisiko eta kognitiboa emateko, honekin batera garapen aldaketak, aldaketa psikologikoak eta emozionalak ematen direla. Gainera, diabetesak ohitura familiarren eta bizi estiloaren aldaketak eragiten ditu eta horrek inpaktu handia eragin dezake familia askotan. Ondorioz, erregimen terapeutikoaren, adherentziaren eta kontrol gluzemikoaren garrantzia okerrera joan daiteke etapa honetan zehar, ikerketa batzuen arabera bakarrik nerabeen %40-ak osasun jokaerak betetzen dituela.
HELBURUA: Diabetes mota 1 duten nerabeen diabetes maneiua eta kontrol gluzemikoa hobetzeko interbentzio edo estrategien eraginkortasuna aztertzea.
METODOLOGIA: Literaturaren errebisio kritikoa aurrera eraman da. Bilaketa data-base ezberdinetan burutu egin da, hala nola, Medline (Ovid), PsycINFO, Cinahl, Embase eta CUIDEN. Gainera, The Cochrane Library bezalako EBEtan eta aldizkari ezberdinetan ere esku-bilaketak egin dira. Horietan DM1 duten nerabeei buruzko 2008-2018 urte tarteko bibliografia bilatu egin da, ingeleraz eta gazteleraz idatzitakoa.
EMAITZAK ETA EZTABAIDA: DM1 duten nerabeen diabetes maneiua hobetzeko interbentzioak 2 kategoria nagusitan banatuak izan dira hauek helarazteko moduaren arabera. Batetik, aurrez-aurre burutu egin diren interbentzioak aurki ditzakegu, hauen barnean, interbentzio psikosozialak (BFST-D, EM, programa psikoedukazionalak eta MST) zein diabetesari buruzko osagai ezberdinak barne hartzen dituzten hezkuntza programak daude. Bestetik, teknologia berrien bitartez aurrera eramandako interbentzioak daude, bideokonferentziak, Internet bitartezko plataformak, mugikor aplikazioak eta telefono deien bidezko interbentzioak, hain zuzen ere.
ONDORIOAK: Aurrez-aurre burututako interbentzioen barnean, DM1 duten nerabeen diabetes maneiua eta kontrol gluzemikoa hobetzeko eraginkortasuna erakutsi dutenak hezkuntza interbentzioak izan dira. Kontrako ebidentzia erakutsi dutenak psikosozialen barneko interbentzioak izan dira, batez ere, elkarrizketa motibazionala eta programa psikoedukazionalak. Hala ere, BFST-D eta MST hobekuntzak eragin dituzte HbA1c mailan. Teknologikoei dagokienez, eraginkortasun handiena erakutsi dutenak mugikor aplikazioak eta chat-ak izan dira. Interbentzio moten eta lortutako emaitzen aniztasunaren ondorioz, nerabezaroa aro erabakigarria izanda eta diabetes maneiua prozesu konplexua izanda, ikerketa gehiago burutu beharko lirateke eraginkortasun eta ebidentzia maila altuena erakutsi duten ikerketak konbinatuz.