Onfalitisa prebenitzeko, antiseptikoak edo sendaketa lehorra?
Date
2019-09-13Author
De la Fuente Sanchez, Sandra
Metadata
Show full item recordAbstract
Onfalitisa zilbor-hestearen eta inguruko ehunen infekzioari deritzo, non jaioberriek hainbat sintoma aurkezten dituzten: eritema, edema eta gaizki usaintzen duen sekrezioa. Jaioberrietan zilbor-hestetik sortzen diren infekzioek lehenengo postua hartzen dute, gutxi gora behera herrialde garatuetan %0.7-an ematen da eta %6-ra arte igotzen da garatzen ari diren herrialdeetan. Garrantzitsua da erizainek gurasoei heziketa ematea zainketen inguruan, bai eta jaioberriak erizainen kontroletara eramatea. Horretarako zilbor-hestearentzako zainketa onenak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da.
Literaturaren berrikusketa honen bitartez, jaioberrietan onfalitisa prebenitzeko sendaketa lehorra eta antiseptikoen (klorhexidina eta alkohola) eraginkortasuna konparatu nahi da.
Azken 10 urtetako literaturaren errebisio bat aurrera eraman da Medline, Pubmed, Embase, Cinahl, Cuiden, Scielo, Sicence Direct, Cochrane, RNAO eta NICE iturri zientifikoetan. Horretarako zilbor-hestea, onfalitis, prebentzioa eta zainketa hitz gakoak erabili izan dira. Ondoren, literaturaren azterketa kritikoa burutu da.
Helburuari erantzuna emateko 16 artikulu aukeratu dira. Alde batetik, zainketa lehorra klorhexidinarekin alderatu da, onfalitisa, hilkortasuna eta zilbor-hestearen erorketa denbora aztertuz. Bestetik, zainketa lehorra eta alkohola konparatu egin dira, horretarako onfalitis kasuak eta zilborhestearen erorketa denbora ikertuz.
Garapen bidean dauden herrialdeetako jaioberrietan onfalitisa prebenitzeko antiseptikoen erabilera gomendagarria dela baieztatu dezakegu, konkretuki klorhexidinarena. Garatutako lurraldeetan, ordea, zilbor-hestean zainketa lehorra gauzatu daiteke. Ikerketa gehiagoren beharra dago herrialde garatuetan, izan ere, onfalitisa, honek eragindako hilkortasuna eta zilbor-hestearen erorketaren inguruko ikerketa gehienak herrialde azpigaratuetan gauzatu egin dira.