Ziztada arterialaren mina gutxitzeko metodo anestesikoen Eraginkortasunaren azterketa: Berrikusketa bibliografikoa
View/ Open
Date
2019-09-13Author
Barredo López, Paula
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa:
Gasometria arteriala, arnas funtzioa neurtzeko oinarrizko proba da. Laborategiko froga oso mingarria kontsideratzen da, arteriaren kokapen anatomikoarengatik eta lagina lortzeko prozedura porrot tasa altuengatik. SEPAR-ek 2017ean, gasometria arteriala lagina lortzeko anestesia lokala erabiltzea gomendatu izan du, baina eguneroko praktikan ez da beti erabiltzen, eta pazienteen mina ez da beti kudeatzen. Mina arintzea, osasun arretaren funtsezko arloa bilakatu da. Minaren maneiua, kalitatezko osasun arreta eta pazientearen asetzea neurri bezala identifikatu dira. Mina saihestea eta arintzea, lehentasunezko arreta estandarra da.
Helburua:
Pertsona helduetan gasometria arterialaren ziztadak sortutako mina arintzeko estrategia anestesikoen eraginkortasuna aztertzea.
Metodologia:
JBI scoping review metodologia jarraitu da. Artikulu originalak hurrengo datu baseetatik eskuratu ziren: Medline (Ovid), Cochrane Library, CINAHL, CUIDEN, EMBASE eta SCOPUS. Esku bilaketa burutu zen, Journal of Advanced Nursing eta American Journal of Respiratory and Critical Care Medicine aldizkarietan. Bestalde, SEPAR-eko Prozedura Gidaliburua, Praktika Klinikorako Gidak kontsultatu ziren, RNAO, Guía Salud eta NICE. Artikuluen aukeraketa burutzeko, 2000. urtetik aurrerako artikuluak, ingelesez nahiz gazteleraz idatzitako lanak eta gaiarekin bat zetozenak aukeratu ziren.
Emaitzak eta eztabaida:
15 artikuluetatik, 4 artikulu larruazalpeko anestesikoen eraginkortasuna gasometria arterialaren minaren murriztean aztertu zuten; 2 lidokaina %1 eta beste 2 lidokaina %2. Ez-larruazalpeko anestesikoei buruz, kremen barruan, artikulu 1 lidokaina %5 topikoa, 2 artikulu tetrakaina %4 topikoa eta artikulu 1 EMLA® kremaren ahalegin anestesikoa gasometria arterialean aztertu ziren. 3 artikulu izotz poltsen eraginkortasuna analizatu zuten, eta 2 esprai hozgarriena. Azkenik, 2 artikulu 2 txaplata ezberdinen eragina ziztada arterialean aztertu zuten.
Ondorioak:
Aztertutako ikerketen arabera bi estrategia eraginkorrak identifikatu dira gasometria arterialaren ziztadak sortutako mina gutxitzeko: 0,2-0,7mL larruazalpeko lidokaina %1 eta %2 eta krioanalgesia izotz poltsa moduan 3 minutuz ziztada gunean aplikatzea. Etorkizunean, metodo anestesiko gehiagoen eragina aztertzen dituzten ikerketak, eta metodologia sistematiko eta lagin tamaina handia dituzten ikerketak burutzea beharrezkoa izango litzateke mina murrizteko estrategia kostu-eraginkorrak identifikatzeko.