Pertsona helduen bizi-kalitatea
Abstract
Orain arte, egungo pertsona helduekin erlazionatutako ezaugarriak aztertzeko orduan, honako hiru eduki kontuan hartu dira. Batetik, erretiroari egokitzeko prozesua azaltzeko erabiltzen diren teoria psikosozialak, bereziki, jardutearen teoria eta desloturaren teoria. Bestetik, azken hamarkadetako aldaketa sozio-historikoak, adibidez, populazioaren zahartzea eta bizi-itxaropenaren luzatzea. Azkenik, egungo pertsona helduak aurreko belaunaldietako pertsona helduengatik bereizten direneko hainbat ezaugarri zehatz hartu dira kontuan, besteak beste, baliabide ekonomikoak izatea, hezkuntza maila egokia izatea, gazte erretiratzea eta osasun egoera ona izatea.