Norabide orotako plataforma gaineko beso artikulatu baten kontrola robotika asistentzialean aplikatzeko
View/ Open
Date
2019-10-17Author
Pato Sanchez, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaur egungo gizarte edadetu batean, non egunerokoan robotak aurkitu daitezken, robotika asistentzialaren premia nabaria egiten da. Lan honetan eremu horretan murgilduko gara bai gaur egungo ikerketa lerroak aztertuz, bai garatuak edo garatzen ari diren robot eta soluzio desberdinak aztertuz, baina baita ere erabiltzaile izango diren pertsonen iritzi, behar eta mugak aztertuz. Hau guztia kontuan hartuta proposatu den eta garatu den aplikazioa azalduko da, baita hau garatzeko lan ingurunea ere, honekin zer lortu nahi den eta nola lortu den zehaztuz. Bukatzeko, egindako lanaren ondorioak eta ikasitakoaren laburpena egingo da.
Konkretuki, lan honen bitartez, oinarri mugikorra eta manipulazio ahalmena duten robotak, motor ahalmenen murrizketa duten pertsonen, bai adinagatik baita desgaitasuna izateagatik, laguntzaile moduan jarduteko posibilitatearen "kontzeptu proba" bat egiten saiatu gara.