Pantailak begiratzearen aldeko hezkuntza: lo egiteko ala ametsetarako?
Hik Hasi: Euskal Heziketarako Aldizkaria (86) : 16-19 (2004)
Abstract
[EU] "Telebistak ez du garrantziarik nire eguneroko bizitzan"... Etxean zer toki ematen diogun ikusi behar: egongelan egongo da ziur asko (gelarik garrantzitsuenean), besaulkiak bere arabera antolatuta daudela, "leku guztietatik ongi ikusteko". Etxeko kiderik garrantzitsuena dela, alegia. Haurrek leiho digitalari begira denbora gehiago eman ohi dute eskolan baino, eta gurasoekin baino. Gaurko hezitzaile "nagusia" telebista da. Aldiz, gurasoei kosta egiten zaie erabilera ohituratan erabaki kontzienteak hartzea, eta eskolan ere ez zaio lekurik egiten. [ES] "La tv no tiene ninguna importancia en mi vida"...es el tipo de frase que oculta la presencia de la pantalla televisiva en casa y cómo es fundamnetal en la vida familiar. Niños y niñas dedican más horas a ver la televisión que a los quehaceres de la escuela. Se puede decir que hoy quien educa es la televisión. Y cuesta que padres y madres tomen conciencia de esto y cuesta hacerle también su sitio a la tv en la Escuela.