Itsasontziak lehorreratzeko garabia
Date
2019-12-19Author
Zubia Arrieta, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Laburpena: proiektu honen helburu nagusia Getariako portuan dagoen portuko garabi baten
diseinua da, zehazki Getariako kirol portuan kokatuta, itsasontzien manipulazioa eta
altxatzea du helburu nagusia eta 8 tonarainoko itsasontziak kargatu ahal izango ditu,
kontserbazio eta konponketa eragiketak egin ahal izateko.
Garabi hau aplikazio honetarako dauden hainbat garabi-motaren arabera diseinatu da,
antzekoa den egitura bat lortuz. Horregatik, proiektu honen emaitza merkatuan
daudenen garabi batzuen antzekoa izan daiteke, behar bezala gaur egungo indarreko
legedi eta estandarren baldintzak betetzen dituena. Era berean, garabiaren osagai
kopurua bat elementu estandarizatuz egin da, ahalik eta gehien kostua murriztuz.
Proiektu honen ikerketaren helburua Ingeniaritza Mekanikoko graduaren prestakuntza
fasean tratatu diren kontzeptuak erabiltzean datza. Proiektua 360ºko biraketa izango
duen zutabe finkoko garabi batetan oinarritzen da. Horregatik, beharrezkoa izango da
materialen mekanika, elastikotasuna eta erresistentziarekin zerikusia duten diziplinak,
egiturazko teoria eta makinen diseinua ezagutzea.
Garabi mota hau oso erabilia da sektore nabalean. Garraioa errazten du,
produktibitatea handituz, langilearen bizi kalitatea hobetuz eta horrela itsasontzien
mantenua egiteko behar diren altxatzeko eragiketak askoz erraztuz