Kurutziaga ikastolako gorputz hezkuntzan giza genero eredu motorrak
View/ Open
Date
2015-06-02Author
Santeodoro Egia, Yolanda
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketa lan honetan helburua gorputz hezkuntza praktika motorrak sustatzen duen giza genero eredua ezagutzea da. Horretarako, Durangoko Kurutziaga ikastolan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan jarri da arreta. Gorputz hezkuntzan, alde batetik, neskek eta mutilek gauzatu dituzten jarduera motorren barne logika aztertu da: espazioaren erabilerari, parte hartzaileen arteko elkarrekintzari, denboraren zentzuari eta objektuen erabilpenari dagozkien esanahiak miatu dira. Bestetik, aztertu den gorputz hezkuntza gauzatu den kulturaren ezaugarriak azaldu dira, arreta generoarekiko adierazpen kulturaletan jarriz. Ezaugarrien arteko uztarketa ikerketa etnografikotik abiatu da. Metodologia kualitatiboa erabili da, behaketa parte-hartzailea eta dokumentuen azterketak ikertu den gorputz hezkuntzaren testuingurua miatzeko baliabide metodologikoak izan dira. Datuen analisiari hurbiltze prozesua ardurarekin egin da. Lehenengo, Durangoko Kurutziaga ikastolako gorputz hezkuntzan proposatu diren jarduera motorren barne ezaugarriak banan-banan aztertu dira. Gero, ezaugarrien arteko loturen azterketa egiteko. Prozesu honen ondorioz genero ikuspuntutik errealitateak agertzen joan dira. Ikerketaren hasierako analisiek ikerketa sakontzeko bidea zabaldu dute. Kurutziaga ikastolako gorputz hezkuntzaren azterlan honetan ondorioztatu da emakumeari egotzitako giza genero eredua gizonari egotzitako eredu maskulino hegemonikoarekiko menpe kokatu dela, tradizioan ezarritako emakumezko eta gizonezko giza generoen arteko menpekotasun harremana sustatu da, giza genero harreman suspertzaileak saihestuz.