Elkanoko Joakin Lizarragaren lexikoaren azterketa
View/ Open
Date
2019Author
Iriarte Goñi, Ibai
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan Elkanoko Joakin Lizarragaren lexikoa aztertzeko metodorik egokiena aurkitzen
saiatu gara, Lizarragaren beraren lexikoa eta beste autore batzuena aztertzeko baliagarria izan dadin.
Bi saio desberdin egin ditugu, bi ikuspuntu desberdinetatik eta bi metodo desberdin erabiliz.
Hala ere, bi saioek helburu eta aztergai berberak izan dituzte. Batetik, Lizarragarengan eragina izan
zezaketen autoreen eragina aztertzea (Larramendi, Mendiburu, Kardaberaz eta Axular). Bestetik,
hego-nafarreraren erabilera eta, bukatzeko, hitz berri eta maileguak erabili eta egokitzeko
estrategiak ezagutzea.
Helburu berak izan arren, saio bakoitzean jarraitutako metodologia berdina ez izateak
eragina izan du lorturiko emaitzetan.
Lehendabiziko saioan lagin txikiagoa erabili dugu, corpus murritzagoa eta zenbakiak izan
ditugu ardatz. Emaitzak modu “automatizatuago” batean lortu nahi izan ditugu eta, horretarako,
jasotako lexikoa eta haren gaineko informazioa datu base batean bildu dugu eta bertatik
eskuraturiko kopuruen bitartez, zein hitz zein iturritik (autoreak, ahozkoa) eta nola ikusi ahal izatea
izan dugu helburu.
Bigarren saioan, corpusa eta lagina handitu ditugu eta, berriro ere datu baseak erabili
ditugun arren, filologia zehatzagoa egiten saiatu gara. Zenbakiak ere kontuan hartu ditugun arren,
Lizarragaren item lexikoak izan dira ardatz eta oinarri filologiko sendoago batekin egin dugu lan.