Paleopaisaiaren analisirako propposamen metodologikoa, Aralarko ondarre inguruan aplikatua
View/ Open
Date
2020-01Author
Eguilegor Uranga, Izaskun
Metadata
Show full item recordAbstract
Esangura eta garrantzia berezia duen zonaldea dugu Aralarko Parke Naturala, historian zehar abeltzain zein baserritarrek egun mantentzen diren larreen parte izan dira, baliabide eremu garrantzitsu gisa izanik. Nafarroa eta Gipuzkoako mugen artean kokatzen da, xarma berezia eskaintzen du inguru osoari, bere baitan duen aberastasuna, azaleratzen den paisaian lekutzen da. Gizakion presentzia lur horietan beraz, ukaezina da historian zeharreko eraldaketa guztietan, K.a. III milurtekoan jada antropizazio prozesuen zenbait zertzelada igartzen dira, aurrerago sustraituko direnak noski. Ezin da ukatu ordea, Aralarrek izan dituen eraldaketa guztien kausa, bertan bizi izan den gizartearen parte ere badirela. Ikerketa zientifiko eta metodologiko guztietatik at, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ohituretan errotzen da Parke Naturaleko ondare inmateriala.
Ikerketa anitzen artean, arkeologiak ere bere tokia hartu du mendizerran zehar. Haatik, paelopaisaiaren azterketaren bidean urteak daramatza lanean. Horrek, ezarmendu historikoetatik ateratako informazioa osatu eta paisaiaren ikerketa integrala osa daiteke. Kasu zehatz honetan beraz, Aralarko Ondarre inguruan azaleratzen diren aztarna historikoak aztertzeaz gainera, paisaiaren bilakaera historikoa gauzatzeko aukera egongo da. Gainera, paleopaisaiaren bilakaera aztertzerako orduan errekurtso digital ezberdinekin ikerkuntza eta difusiorako bideak ireki eta ikerketa lerro berriak ezartzen dira. Beraz, paleopaisaiaren bilakaera azter daiteke, garai batean Ondarre izan zenaren instant ezberdineko argazki oroitarazleak irudikatuz