BACH2 lncRNA-ren karakterizazio molekularra pankreako ß zelulen suntsipenean
View/ Open
Date
2020-01-16Author
Fernández Veiga, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Genomako asoziazio-ikerketen bidez I motako diabetesa (T1D) pairatzeko arriskuari loturiko polimorfismoak aurkitu dira RNA luze ez-kodetzaileetan (lncRNA). Hala ere, lncRNA horien mekanismo molekularrak ezezagunak dira I motako diabetesaren garapenean. Gradu amaierako lan honetan I motako diabetesarekin erlazioa duten eta beta zelulen berezko immunitatean parte hartzen duten lncRNA-etan ager daitezkeen aldaketa funtzionalek zeluletan duten eragina aztertu da. Hori aintzat hartuta, proiektuaren helburu nagusia I motako diabetesarekin asoziatuta dagoen polimorfismo bat duen BACH2 RNA luze ez-kodetzailearen (lncBACH2) karakterizazio molekularra egitea izan da, horretarako pankreako beta zeluletan isilarazpen genikoan oinarritutako ikerketa funtzionalak gauzatu direlarik. Lan honetan landu den hizkuntza euskara izan da.