Belinskii-Khalatnikov-Lifshitz (BKL) konjetura: analisia eta formalismo hamiltondarra
View/ Open
Date
2020-01-16Author
Fernández Uria, Sara
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Gradu amaierako lan hau BKL konjetura aztertzera bideratu dugu. Proposatu zuten fisikarien omenez izendatua (Belinskii, Khalatnikov eta Lifshitz), konjetura honek espazio-motako singularitate orokor baten portaera deskribatzen du, erlatibitate orokor klasikoaren testuinguruan. Lana 4 kapitulutan banatu da. Lehendabizi, singularitateen inguruko sarrera egin da, oinarrizko kontzeptuak azalduz eta ibilera historiko laburra eginez. Halaber, fenomeno hauen eta grabitazio kuantikoaren arteko erlazio ez-tribiala plazaratu da. Bigarren kapituluan konjeturaren analisia jaso da, autoreen formulazio originala erabiliz: lanaren motibazioa, abiapuntua eta deskribapen zehatza. Hirugarren kapituluan, konjetura berformulatu egin da formulazio hamiltondar bat erabiliz. Honekin, konjetura kuantizatzeko abiapuntu bat eman da, singularitateak erregimen kuantikoan aztertzera begira. Azkenik, ondorioekin bukatu da lana, ezaugarri nagusiak laburbilduz eta etorkizuneko ikerketen garrantzia nabarmenduz.