Elektroimanen posizionamendu angularra erresonantzia bidezko irudien teknika berrientzat
View/ Open
Date
2020-01-16Author
Urtaza Larrañaga, Julen
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Magic Angle Field Spinning (MAFS) Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN) lortzeko teknika bat da. Teknika honen oinarria, aztertu nahi den lagina iman baten barruan kokatzea da, zeinak laginaren ardatz nagusiarekiko 54,74º orientatutako eremu magnetikoa sortzen duen. MAFS teknikaren bidez lortzen diren emaitzak erabilgarriak
izan daitezen eremu magnetikoa homogeneoa izatea ezinbestekoa da.
Lan honen helburu nagusia, eremu magnetiko hau sortzen duten elektroimanen posizionamendu mikrometriko angeluarra ahalbidetuko duen sistema eraikitzea eta kontrolatzea izango da, modu honetan eremu homogeneo bat lortzeko. Honetarako, elektroimanen mugimendua posible egingo duen plataforma eraiki da eta plataforma honen posizionamenduaren kontrola ahalbidetuko duen sistema osoa diseinatu, inplementatu eta programatu da. Amaitzeko, erabiliko den sistemarekin eremu magnetiko homogeneo bat lortzen dela ebaluatuko da.