Proteinen sekuentziaren menpeko eredu kimioinformatikoak minbiziaren kontra
View/ Open
Date
2020-01-16Author
Jiménez de Aberásturi González, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Azken hamarkadetan gizakiak aurrera eramandako teknologia eta
medikuntzaren garapena, herrialde garatuetako osasunak gorakada
itzela jasatea eragin du. Dena den, oraindik badira gaixotasun batzuk
zeinen kontra ez den irtenbide guztiz eraginkorrik topatu. Horietako
bat minbizia izan daiteke, XXI mendeko gaixotasuna izan litekeena.
Haren kontra ikerkuntza talde askok konposatu berriak sintetizatzen
dituzte, baina hauek eraginkorrak direnetz ziurtatzeko zenbait froga
egin behar dira. Saiakuntza horiek aurrera eramateko laguntza
handikoa izan daiteke espero den emaitza aurresatea denbora eta
baliabideak aurrezteko asmotan. Helburu honekin erabili daitezke
esate baterako eredu kimioinformatikoak, erreminta boteretsuak
baitira kimikan.