Sedimentuak eta metal astunek eragindako poluzioa: ingurune-ondorioak
Ekaia 13 : 57-67 (2000)
Abstract
Industria-iraultza hasi zenetik metal astunen ingurugirorako jarioa hein handi batean areagotu egin da. Ekarpen antropogeniko honen proportzio handia sedimentu urtarretan "harrapaturik" gera daiteke, ingurune naturalean poluzio-arazoak sortuz. Lan honetan metal astunen jatorriak eta sedimentuetan finkatzeko mekanismoak azalduko dira. Elementu hauen metatzeak ondorio ekologiko eta ekonomiko larriak ekar ditzakeenez, kutsaturiko sedimentuen karakterizaziorako eta kudeaketarako ekimenak ere aztergai ditugu. Azkenik, Euskal Herriko estuario eta ibaien egoeraz arituko gara, metal astunek eragindako kutsadurari dagokionez.