Lurzoruetako kutsagarri organikoen erauzketaren auzia
View/ Open
Date
2001Author
Zuloaga Zubieta, Olatz
Etxebarria Loizate, Nestor
Metadata
Show full item record
Ekaia 14 : 79-90 (2001)
Abstract
Egun lurzoruetako kutsagarri organikoen determinazio analitikoan arazo gehiendakarren etapa erauzketa da. Etapa honi dagozkion auziak bi dira: erauzketa-prozesuaren etekinaren kalkulua, hots, nola jakin zenbatekoa den erreskuratutako kutsagarrien etekina lurzoruan dagoen kontzentrazioa ezezaguna izanik, eta erauzketa-teknika berrien egokiera, batez ere, teknika horiek dakartzaten prozedura erosoagoak eta ziurragoak baitira eta aurreko auziaren argibide izan baitaitezke. Kontuan izan behar da ohiko erauzketa-teknikek erabiltzen dituztela disolbatzailearen bolumen altuak, erauzketa-denbora luzeak eta prozedura gogaikarriak. Honenbestez, azken hamarkadetan konposatu organikoen erauzketarako metodo berrien garapena eta optimizazioa nabarmenki ugaritu da.