Soka sintetikoak
Ekaia 15 : 23-41 (2002)
Abstract
Izaera eta diseinuaren arabera soken ezaugarriak ulertzeko asmoz, trakzioko propietate mekanikoez aritu gara. Hala, erabilpen-kasu jakin bateko mekanika-ariketa aztertu dugu: mendiko eskaladan balizko erorketa baten ondorengo gelditze-prozesua. Honekin batera, soken ezaugarri mekanikoak aztertu eta soka sintetikoek beste batzuen aurrean dituzten abantailez jabetzeko aukera izan dugu. Bestetik, lan honen xedeak betetzeko, sokak egiteko erabilitako aitzin-materialen izaera eta egiturari dagozkion ezaugarriak aztertu ditugu. Hari-zuntz sintetikoak norabide batean orientatutako polimeroak diren aldetik, norabidetutako polimeroen egitura-ezaugarri eta performantzia mekanikoaren arteko erlazioak aztertu ditugu, baita egitura-ezaugarri horiek lortzeko behar izan diren fabrikazio-prozesuak ere.