Larrialdiak konpontzeko informazio teknologietan oinarritzen diren talde-entrenamendurako sistemak
View/ Open
Date
2002Author
Maseda García, José Manuel
Mediavilla Intxausti, Asier
Izkara Martínez, José Luis
Metadata
Show full item record
Ekaia 15 : 69-88 (2002)
Abstract
Egoera konplexuak kudeatzeko arduradunek (larrialdi-egoerak tratatzen dituztenak adibidez), prestakuntza berezia behar dute, bakarkako eta taldeko prestakuntza barne. Azken hori taldeko entrenamenduarekin amaitzen da, normalean prozeduren egokitasuna egiaztatzen den simulakroa burutuz. Prozedurak zuzen gauza daitezen behar-beharrezkoa da aldez aurretiko prestakuntza eta parte hartzen duten gizabanako, talde eta erakundeen koordinazio-maila altua, prozesu osoa aurrera egokiro irten dadin. Nolanahi ere simulakroek hainbat murriztapen eta eragozpen dakartzate eta, ondorioz, ez dira behar bezain maiz egiten. Arazo hauen artean ondokoak aipatuko ditugu: kostu handia eta ohiko lana aldatu beharra, erakunde aldetiko zailtasunak eta errealitatea mugatuta erreproduzitzea.Zailtasun horiek gainditzeko asmoz, ETOILE1 proiektua sortu zen. Helburua da larrialdietako arduradunen trenamendu-saioen kalitatea, maiztasuna eta eraginkortasuna handitzea, baita prozeduren moldagarritasuna hobetzea ere. Entrenamendu-saioaren kostua ere murriztu egiten da. Hori lortzeko taldeko prestakuntzarako ingurune sakabanatu egokiaz hornitzen dira taldekideak. Ingurune horretan Informazio eta Ezagutza Teknologiak integratzen dira erreminta-multzo batean, esate baterako Errealitate Birtuala, Adimendun Agenteak eta Konpartituriko Adimen Ereduak. Sistema hori erabiltzea ohiko talde-ariketa praktikoen osagarri izango da. Proiektuaren parte bezala ebaluazio-plana ere garatu da, sortutako erreminta eta aplikazioen onarpen maila egiaztatzeko.