Fisioko energia nuklearra: etorkizuneko energia-iturria
Ekaia 20 : 41-67 (2006)
Abstract
Energia arazo oso larria da gure gizartean, eta dirudienez, are larriagoa izango da etorkizun hurbil batean. Ez da munduan denon gustuko energia-iturririk, zeren egungo iturri guztiak hankamotz geldi tzen baitira alde batetik edo bestetik. Energia-iturri desberdinen abantailak eta desabantailak laburki aztertu ondoren, lan honetan energia nuklearrari erreparatuko diogu sakonkiago. Energia mota honek aurkakotasun ikaragarria aurkitu du Euskal Herrian zein Europan, baina azkenaldian energia nuklearra energiaren arazoari aurre egiteko iturri bezala aipatu da. Horren zergatiak aztertzen saiatuko gara lan honetan. Bukaeran zentral nuklearrek energia ekoizteko behar diren oinarriak azalduko ditugu, zentral nuklear mota nagusiak deskribatuz.