Zenbaki lehenen amai gabeko historia
Ekaia 20 : 69-85 (2006)
Abstract
Zenbakiak biderkatzen ikasi eta laster, zenbaki lehenaren kontzeptua agertzen da, eskolan ikasten den horietakoa da. Hain oinarrizkoak izanik ere, zenbaki lehenak behin eta berriro agertzen dira matematikaren historian, Grezia zaharreko lehen dokumentuetatik gaur egungo ikerketaraino. Bide luze horretako urrats batzuk erakustea da artikuluaren asmoa, Euklidesen garaiko kontu batzuekin hasi eta berriki frogatu den emaitza bateraino. Amaitzeko, ebazpenaren zain dauden zenbait problema ere aipatuko ditugu.