Kojinete magnetikoak: marruskadurarik gabeko teknologia
Ekaia 21 : 107-130 (2008)
Abstract
Nahiz eta lebitazio magnetikoaren agerpena azken mendearen hasieran izan, batez ere 70eko hamarkadatik aurrera agertu dira bere aplikazio ugariak. Lebitazio magnetikoa baliagarria da hainbat tresna garatzeko, adibidez motor linealak, abiadura handiko maglev trenak, edo maglev transbordadoreak. Aplikazioen artean, kojinete magnetikoak oso interesgarriak dira abiadura handiko errotazioak lortzeko, marruskadurarik ez izateaz baliatzen baitira horrelakoetan. Teknologikoki konplexuak izanik ere, beren abantailek, batez ere, marruskadurarik eza, garbitasuna eta izaera aktiboa bezalako abaintailek askotan justifikatzen dute gainprezioa eta industrian arlo askotan erabiltzen dira. Lan honetan, sistema hauen deskribapena egiteaz gain, beren aplikazio eta erronka nagusiak aurkeztuko dira. Azpimarratu behar da "maglev" kojineteetan oinarritutako sistemak diseinatzerakoan arlo anitzeko kontzeptuak garatu behar direla eta, horien artean, aipamen berezia merezi dutela kontrolak eta diseinu mekanikoak.