FPGA gailu birkonfiguragarriak: kontrol-sistema konplexuak inplementatzeko aukera berriak
View/ Open
Date
2010Author
Ormaetxea Gardoqui, Enekoitz
Metadata
Show full item record
Ekaia 23 : 199-217 (2010)
Abstract
FPGAk (Field Programmable Gate Array), hardware funtzionalitate konplexuak egikari ditzaketen gailu birkonfiguragarriak dira. Azken urteotan, izugarri garatu dira eta ASICen (Application Specific Integrated Circuit) eta prozesagailuetan oinarrituriko konponbideen abantaila garrantzitsuenak biltzen dituzte. Horrela, sistema digital oso bat inplementatzeko adinako ahalmena daukate. Ondorioz, gailu horien erabilera gero eta zabalagoa da, eta DSPen (Digital Signal Processor) edo mikroprozesagailuen ordez erabiltzen ari dira aplikazio askotan. Gainera, FPGA hornitzaileek goi mailako software erremintak eskainita, erraztu egiten dute lana, beti ere teknologia horrek eskaintzen dituen abantailak aplikazio-ingurune berrietara zabaltzeko helburua dagoelarik ikusmiran. Zabalkuntza horren erakusgarri da, potentzia-bihurgailuen kontrol-sistemak inplementatzeko gero eta baliabide erabiliagoak izatea. Horrekin batera, FPGA batean inplementatu den Bihurgailu Matrizial (MC, Matrix Converter) baten kontrol-sistema aurkezten da.