Show simple item record

dc.contributor.authorApraiz Atucha, Arturo ORCID
dc.date.accessioned2020-01-17T18:23:09Z
dc.date.available2020-01-17T18:23:09Z
dc.date.issued2011
dc.identifier.citationEkaia 24 : 85-106 (2011)
dc.identifier.issn0214-9001
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/38774
dc.description.abstractAfrikako ekialdeko rift sistema delako egitura magmatikoak rifting prozesauren urrats guztiak biltzen ditu, riftaren hasieratik kontinenteen apurketara eta ozeanoen zabalkuntzaraino. Tokirik egokiena da, zalantzarik gabe, bai kontinenteetan estentsioz garatutako egiturak aztertzeko, bai litosferako plaken apurketa ulertzeko eta bai kontinentean zehar hedatutako deformazioa progresiboki ozeano gandorretan nola pilatzen den finkatzeko. Artikuluan Afrikan eta Arabian estentsioarekin harremanetan dauden 4 eremu nagusiren egitura orokorra eta bolkanismoaren eta tektonikaren arteko harremanak laburbiltzen dira: Itsaso Gorria, Adengo Golkoa, Afarko depresioa eta Afrikako rifta). Lurralde hauetan guztietan badirudi estentsioa duela 30 Mu hasi zela une berean basalto-plataforma izugarri handi baten oso epe laburreko erupzioarekin batera. Horren arabera, pentsa daiteke luma gorakor batek eragin nabarmena izan duela Tertziarioan zehar lurraldean gertatutako deformazioan. Hala bada, zergaitik gertatu da jada kontinenteko litosferaren apurketa Itsaso Gorria edo Adengo Golkoa bezalako zenbait eremuetan, eta Afrikako ekialdeko rifta eta Afar depresioa bezalako beste zenbaitetan ez? Hau aztertuz, kontinenteen apurketa eta banaketa nola eta zergaitik gerta daitezkeen uler dezakegu eta, era berean, noizbait Afrika apurtuko ote den jakitera ere hel gaitezke.
dc.language.isoeus
dc.publisherServicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleRift Sistema afro-arabiarra: kontinenteen apurketatik ozeanoaren sorrerara
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/article
dc.rights.holder© 2011, Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record