Biomasa hondakinak balioztatzeko prozesu motak
View/ Open
Date
2012Author
Makibar Gorostidi, Jon
Altzibar Manterola, Haritz
Metadata
Show full item record
Ekaia 25 : 131-141 (2012)
Abstract
Lan honetan biomasa hondakinak balioztatzeko prozesu nagusiak aztertu dira. Alderaketaren ardatzak honelakoak izan dira: lehengaiaren hezetasuna, erreakzioa burutzeko baldintzak (batik bat, konbertsio-denbora eta tenperatura), lortutako produktuak eta teknologiaren heldutasuna. Biomasa balioztatzeko erabiltzen diren teknologiak bi talde nagusitan banatu daitezke: Termokimikoak eta biokimikoak. Konbertsio termokimikoan oinarritzen diren prozesu nagusiak errekuntza, gasifikazioa, torrefakzioa eta pirolisia dira. Erreakzioak tenperatura altuan egiten direnez, konbertsio-denbora baxua izan ohi da. Komenigarria da prozesu hauetan lehengai lehorrak (basogintza, nekazaritza eta abeltzaintza ustiaketetako hondakinak eta papergintza industriako hondakinak) erabiltzea. Bestalde, prozesu biokimiko edo biologikoetan, mikroorganismoek erreakzioan parte hartzen dute eta lehengai hezeak erabiltzen dira: mindak, gorotzak, araztegietako hondakin uren lohiak eta elikadura-industriako hondakin organikoak. Prozesu nagusiak konpostatzea, digestio anaerobikoa eta hartzidura alkoholikoa dira. Tenperatura baxua izaten da (70ºC baino baxuagoa) eta ondorioz, erreakzio-denbora luzea eta bolumen handiko erreaktorea behar da. Erreakzioak burutzeko, egunak (hartzidura alkoholikoan), asteak (digestio anaerobikoan) edo hilabeteak (konpostatzearen kasuan) behar dira.