Anplifikazio faktorearen atzean ezkutatzen dena
Ekaia 25 : 199-216 (2012)
Abstract
Hasierako baliodun Ekuazio Diferentzal Arrunt bat (EDA bat) askatzeko zenbakizko metodo bat darabilgunean, kontuan izan behar dira metodoaren zenbait ezaugarri. Hala nola, metodoaren ordena (mozketa-errore lokala eta globala erabilita neurtzen dena) edota metodoaren egonkortasun eremuarekin lotura duen anplifikazio faktorea.Zenbakizko metodo baten egonkortasun eremua !A, polinomio karakteristikoaren erroak unitatea baino txikiagoak diren plano konplexuko h puntuek osatzen dute, .. = h..i izanik, h pauso-tamaina eta ..i EDA-ren jacobitarraren autobalioa. Zenbakizko metodo bakoitzak bere egonkortasun eremua dauka, forma geometriko zehatz bat duena.Zenbakizko metodoa erabiliz lortutako emaitzak onak izango dira mozketa-errore lokala txikia denean eta h balioak egonkortasun eremuan daudenean.