Zenbaki irrazional eta transzendenteetatik igarotzen den Matematikaren istorio bat
Ekaia 25 : 235-255 (2012)
Abstract
Testu honetan zehar zenbakiak eta beraien bilakaera izango ditugu ardatz. Matematikariak zenbaki arruntetatik abiatuz, zenbaki irrazionalen eta beranduago transzendenteen kontzeptuak sortzera bultzatu zituen ibilbide historikoa hona ekarriko dugu nonbait, premiazkoak diren emaitzetan sakonduz eta interesgarriak iruditzen zaizkigun alderdi matematikoak garatuz.