Azken hamarkadetako itsas tenperaturaren joerak Bizkaiko Golkoan
View/ Open
Date
2012Author
Esnaola Aldanondo, Ganix
Metadata
Show full item record
Ekaia N. Extra : 61-72 (2012)
Abstract
Bizkaiako Golkoan azken hamarkadetan itsasoko tenperaturak erakutsi dituen joerak aztertu dira lan honetan, horretarako satelite bidez jasotako itsas gaineko tenperaturen neurketak erabiliz bai tokian bertan, gainazalean, bai sakonera desberdinetan, bildutako tenperatura-neurketak erabiliaz. Bi denbora tarte aztertu dira lan honetan:1955-2010 eta 1985-2008. Tokiko neurketen multzoa 1955-2010 eperako dago eskuragarri eta epe hori neurketa mota horrekin soilik aztertu da. 1985-2008 tarterako berriz, tokiko zein sateliteko neurketak daude eskuragarri eta beraz, analisian bi datu motak hartu dira kontuan. Datu horietatik ondoriozta daiteke gainazalean zein aztertutako gainontzeko sakoneretan beroketa-joera ageri bat dagoela, baina bere balioa aukeratzen den denbora tartearekiko menpekoa dela. Horretaz gain, itsas gainazalean eta lehenengo metroetan ageri da beroketa handiena, hortik behera beroketa txikitzen doalarik.