Arrantza sektorearen zientzia eta teknologia-zerbitzuen beharra
Ekaia 26 : 69-95 (2013)
Abstract
Europar Batasuneko Arrantza Politika Bateratua garatzeko, erabaki zen erregulazioaren egitura, jakintza zientifiko eta teknikoan oinarrituriko eredupean erabiltzea. Estrategia hori ikusmiran, 1983tik aurrera Gehienezko Harrapaketa Kopuru Onargarria (ingelesez eta gaztelaniaz TAC deitzen dena) izan da kudeaketa egiteko tresna nagusia. Lan hori egiteko gobernagarritasun sistema berezi eta konplexu bat ezarri zen abian, baina aspald idanik, sistema hau egoera larrian daga eta artikulu honetan aztertuko dira kezka horiek.