Azken lau hamarkadetako prezipitazioaren eta tenperaturaren joera Kantauri isurialdean
Ekaia 26 : 97-123 (2013)
Abstract
Kantauri isurialdean azken lau hamarkadetan gertatutako prezipitazioak eta tenperaturak erakutsitako aldaketak aztertu dira lan honetan, muturreko gertaerei bereziki erreparatuz. Horretarako, batetik, NCDC-NOOA erakundearen hamalau behatokitako egunez eguneko serieak eta ehun urtetik gorako bi serie aztertu dira, eta bestetik, NCEP-Reanalys is-2 proiektuko datu saretu globalak. Joerarik ba ote den jakite aldera, berrogeita hemeretzi indize zenbatetsi ditugu. ETCCDMI aditu-taldeak gomendatzen dituen indize horiek, bi klima-aldagai horien ezaugarriak neurtzen dituzte. Horrez gain, joeren esangura estatistikoa balioetsi dugu, Mann-Kendallen testaren bidez. Emaitzetatik ondorioztatu dugu, alde batetik, prezipitazioa murriztu egin deJa. Murrizketa hein berekoa izan da urtaro hezean eta urtaro lehorrean. Hain zuzen, isurialdeko mendebaldean gertaturiko intentsitatearen beherakadak eragin du joera hori; ekialdean, ordea, prezipitaziorik gabeko egun kopuruaren ugaltzeari lot dakioke. lsurialdeko erdialdean nabariki behera egin dute bai batak eta bai besteak (intentsitateak eta egun hezeen kopuruak) eta beraz, muirrizketa esanguratsua da estatistikoki. Bestetik, batez besteko tenperaturak gora egin du. Beroketarik handiena tenperatura maximoan antzeman da (esanguratsua da behatoki guztietan), eta, batez ere udan. Prezipitazioaren kasuan bezala, tenperaturarenean ere joeren esangura aldakorra da eskualde batetik bestera; azken aldagaiaren kasuan aldaketarik nabarrnenenak barnealdean ikusi dira. Horrez gain, bai gau beroen kopuruen joera eta bai egun beroen kopuruen joera positiboak dira. Muturreko unean uneko gertaerak ez ezik, bero-boladak eta hotz-boladak ere gero eta ohikoagoak dira.