Funtzio anitzeko polimero metal-organiko porotsuak (MOF): etorkizuneko material adimendunei begira
Ekaia 31 : 105-116 (2017)
Abstract
MOF deritzen polimero metal-organikoak ioi metalikoz eta estekatzaile organikoz osatutako koordinazio-sare porotsuak dira. Azken urteotan beste material porotsuen artean gailentzen ari dira. Bere natura hibridoak propietate anitzak jorratzeko aukera ematen die, porositatearekin erlazionatuta daudenez gain (gasen bilketa eta banaketa) katalisia, sentsore magnetiko edota lumineszente bezala jokatzekoak ere bermatuz. Material hauek egitura eta funtzionalitatea aldatzeko erraztasun handia dutenez, aldi berean ikatz aktibatuaren eta zeoliten barne-azaleren mugak gainditzen dituzte. Hori dela eta, MOFen arloak garapen sakona sustatu du eta kimikaren barnean hazkunde azkarrenetariko esparrua izatea lortu du.; Metal-organic frameworks (MOFs) are an emerging class of porous coordination networks constructed from metal ions and organic linkers. This hybrid nature benefits them from applications not only related with porosity (storage and separations of gases) but also catalysis, magnetic and/or luminescent sensors among others. The structural and functional tunability of these materials, with record-setting surface areas surpassing activated carbons and zeolites, has prompted a yet unknown development and become the area of MOFs one of the fastest growing fields in chemistry.