Akats-korronteen mugaketa MMC bihurgailudun VSC-HVDC sistemetan
View/ Open
Date
2017Author
Iturregi Aio, Araitz
Etxegarai Madina, Agurtzane
Metadata
Show full item record
Ekaia N. Extra : 25-43 (2017)
Abstract
Goi-tentsioko korronte zuzeneko (ingelesez, High Voltage Direct Current HVDC) garraio-sistemak gero eta garrantzitsuagoak dira sistema elektrikoan, onura ekonomiko eta teknikoak direla eta. Hala ere, akatsen bat gertatzen denean, korrontea eteteak oraindik ere erronka izaten jarraitzen du HVDC sareetan. Desiragarriak ez diren korronteak eteteko, korronte zuzeneko etengailuak erabil daitezke, baina horien gaitasuna mugatua da. Egoera hala izanik, akats-korronteen mugagailuak (ingelesez, Fault Current Limiter FCL) dira proposamenik egokiena akats-korronteak maneiagarriagoak diren balioetara txikitzeko; hartara, sistema elektrikoaren garraio-ahalmena handitu daiteke, ekipamendua aldatu beharrik gabe. Sarean aldez aurretik legokeen ekipamendua gai izango litzateke korronte berriak kudeatzeko eta sistema era eraginkorrean babesteko FCLen erabilpenaz. Artikulu honetan, FCL tresnen ezaugarri orokorrak eta sailkapena aurkezten dira. Ondoren, egoera solidoko FCLa erabili da maila anizkoitzeko bihurgailudun (ingelesez, Modular Multilevel Converter MMC) VSC-HVDC (ingelesez, Voltage Source Converter) sistema batean, eta horren jokaera azaltzen da simulazio bidez.