Eguzki-energia termikoa metatzeko materialetako emisibitate-esperimentuak
View/ Open
Date
2018Author
Fuente Dacal, Raquel
Metadata
Show full item record
Ekaia 34 : 199-210 (2018)
Abstract
Emisibitate infragorria materialen propietate termofisiko bat da. Erradiazio elektromagnetikoa igortzeko materialek daukaten ahalmena adierazten du parametro horrek. Eguzki-energiaren industrian erabiltzen diren materialen emisibitatea neurtzea oso garrantzitsua da materialen eraginkortasuna handitzeko; izan ere, erradiazio bidez gertatzen diren bero-galeren kalkuluak egiteko eta galera horiek saihesteko, ezinbestekoa da emisibitatea. Emisibitatearen zehaztasun handiko neurketak egin dira UPV/EHUko puntako tresna bat erabiliz Mg-%47Zn-%4Al aleazio hirukoitz eutektikoan, zeina eguzki-energia termikoa metatzeko sistemetarako hautagai den.; Infrared emissivity is a thermophysical property of materials which deter-mines their capability to emit thermal radiation. Emissivity measurements are essential for calculating and minimizing thermal losses by radiation in many technological fields, such as solar energy and thermal storage. Accurate emissivity measurements performed with a singular equipment at the UPV/EHU are presented in the case of a eutectic ternary alloy (Mg-47%Zn-4%Al), which is a candidate for solar thermal-en-ergy storage systems.