Esklerosi anizkoitza duten pazienteetan gaixotasunaren eboluzio klinikoak dituen ondorioak aldagai fisikoetan
View/ Open
Date
2020-02-17Author
Ansola Aretxabaleta, Joana
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Esklerosi anizkoitza nerbio sistema zentraleko gaixotasun progresiboa da. Ezintasun neurologiko kronikoaren kausa nagusia da, urritasun eta narriadura desberdinak sortuko dituena. Funtzionaltasunaren mugara bideratu dezakegaixoa, eta hori dela eta,fisioterapiaren helburua progresio hauahalik eta motelen gertatzea izango da. Helburua:Fisioterapia konbentzionaleko saioetara joango diren esklerosi anizkoitzezdiagnostikatutako pazienteetan, eboluzio klinikoak aldagai fisikoetannolako eragina duen aztertzea, hala nola, martxaabiaduran, orekan, mugikortasunean eta fatigan. Metodoak:Lagin baten jarraipenaren ikerketa.Ikerketak esklerosi anizkoitzez diagnostikatutako 37 partaide boluntario barneratu ditu eta 3 hilabetekojarraipena egin zaie.Pazienteekjada fisioterapiako saio konbentzionalak jasotzen dituzte. Ebaluazioak hurrengo eskalak hartuko ditu barne: martxa abiadura neurtzeko 10metro oinezko froga,Berg eskala(BSS), Time Up and Go (TUG) froga etafatigaren eraginaren modifikatutako eskala(MFIS).Analisi estadistikoa IBM SPSS Stadistics 21 programarekin burutu da.Emaitzaketa eztabaida:aldagai gehienetanaldaketa esanguratsurik atzemanez den arren hasierako egoeraren mantenketa lortu da, esklerosi anizkoitz bezalako gaixotasun progresibo baten garrantzitsua izangodena. Emaitzarik esanguratsuena martxa abiaduran emanden hobekuntza izan da, aldiz TUG frogan okerrera egite bat nabaritu da. Ondorioak:Paziente bakoitzaren beharrizanetara egokitutako fisioterapia saioak garrantzitsuak izango dira desgaitasun maila ahalik eta gehien egonkortzeko eta gaixotasunaren progresioa moteltzeko, modu horretan esklerosi anizkoidun pertsonen bizi kalitatea eta autonomia ere hobetuko delarik