Eskola Baratzearen erabilera didaktikoari etekina ateraz: Lehen Hezkuntzarako plangintza didaktiko baten proposamena
View/ Open
Date
2020-03-10Author
Elizalde Echecolonea, Naroa
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Eskola-baratzea geroz eta ezagunagoa eta hezkuntza-etapa ezberdinek geroz eta erabiliagoa den hezkuntza-baliabidea da. Ez da, besterik gabe, landatzeko dagoen lurzoru bat, baizik eta ikasleek dituzten gaitasunak garatu eta edukiak lantzeko ikastetxeko espazioa da. Hala nola, ingurumenarekiko errespetuzko balioak eta jarrerak, eta hiritar arduratsu eta sentikorren balioak eta jarrerak. Bestalde, baliabide honek aukera ematen du adin txikienetatik hasita ekimen ekintzaileak, sortzaileak eta solidarioak indartzeko. Lan honen bidez Lehen Hezkuntzan ingurumenarekiko atxikimendua, zainketa eta errespetua sustatu nahi da, ikasleek gaiaren gaineko ezagutzak garatuz eta honen bidez bizi estilo jasangarri eta arduratsua izatera bideratuz. Horretarako, eskola-baratzearen ezarpen maila kalkulatzen duen errubrika bat egokitu da. Gero, errubrika hori Gasteizko Adurtza Ikastolako baratzearen irakasle arduradunarekin aplikatu da eta lagin horretatik lortutako diagnostikoa kontuan hartuz baliabidearen gabeziak eta beharrak identifikatu dira. Azkenik, gabezi horiei irtenbidea bilatu nahian irakasleentzako argibideak ematen dituen urte osorako plangintza didaktikoa sortu da 1.zikloko 2.mailarako. Diseinatutako jarduerek STEAM eta jasangarritasunerako hezkuntzari erreparatzen diote batez ere. Adibidez, galdera eragileak planteatuz, esperimentuak egiteko estrategiak garatzeko aukerak eskaini dira, arlo ezberdinetako kontzeptuak erlazionatzeko jarduerak diseinatu dira, eta gaitasun komunikatiboa osotasunean lantzeko aukerak aurki daitezke plangintza didaktikoan. [EN] School gardening is gaining popularity and it is an educational resource increasingly present at different phases of the learning process. It is not just a planted yard; it is a school space that aims at working on contents that help developing different skills on the students. Besides, it is linked to other principles and attitudes of respect towards the environment and principles and attitudes of sensible and sensitive citizens. Moreover, this resource gives us the chance to strengthen active, creative and solidary projects from a young age. This work has the purpose of promoting the engagement, care and respect towards the environment in primary education, increasing the students’ knowledge and leading them to acquire a sustainable and responsible lifestyle. With that objective, we have adapted a rubric that calculates the application level of the school garden. We have then applied the rubric with the teacher responsible for the garden at school Adurtza in Vitoria-Gasteiz and, after obtaining a diagnosis from the sample, we have identified the needs of the examined resource. Finally, with the intention of finding a solution to those needs and providing some guidelines to the teachers, we have created a one-year teaching plan for 2nd school year students of Primary Education. The designed activities follow a STEAM education for sustainability approach. For example, by means of triggering questions, we have offered opportunities to develop strategies for experimentation and we have designed activities to interconnect concepts from different curricular areas. In addition, the educational plan also contains ways of working on communicative skills as a whole. [EUS] Eskola-baratzea geroz eta ezagunagoa eta hezkuntza-etapa ezberdinek geroz eta erabiliagoa den hezkuntza-baliabidea da. Ez da, besterik gabe, landatzeko dagoen lurzoru bat, baizik eta ikasleek dituzten gaitasunak garatu eta edukiak lantzeko ikastetxeko espazioa da. Hala nola, ingurumenarekiko errespetuzko balioak eta jarrerak, eta hiritar arduratsu eta sentikorren balioak eta jarrerak. Bestalde, baliabide honek aukera ematen du adin txikienetatik hasita ekimen ekintzaileak, sortzaileak eta solidarioak indartzeko. Lan honen bidez Lehen Hezkuntzan ingurumenarekiko atxikimendua, zainketa eta errespetua sustatu nahi da, ikasleek gaiaren gaineko ezagutzak garatuz eta honen bidez bizi estilo jasangarri eta arduratsua izatera bideratuz. Horretarako, eskola-baratzearen ezarpen maila kalkulatzen duen errubrika bat egokitu da. Gero, errubrika hori Gasteizko Adurtza Ikastolako baratzearen irakasle arduradunarekin aplikatu da eta lagin horretatik lortutako diagnostikoa kontuan hartuz baliabidearen gabeziak eta beharrak identifikatu dira. Azkenik, gabezi horiei irtenbidea bilatu nahian irakasleentzako argibideak ematen dituen urte osorako plangintza didaktikoa sortu da 1.zikloko 2.mailarako. Diseinatutako jarduerek STEAM eta jasangarritasunerako hezkuntzari erreparatzen diote batez ere. Adibidez, galdera eragileak planteatuz, esperimentuak egiteko estrategiak garatzeko aukerak eskaini dira, arlo ezberdinetako kontzeptuak erlazionatzeko jarduerak diseinatu dira, eta gaitasun komunikatiboa osotasunean lantzeko aukerak aurki daitezke plangintza didaktikoan.