Heziketa fisiko moderno baten ikuspuntutik lehen hezkuntzako lehen mailan adimen emozionala garatzeko proposamen didaktikoa
View/ Open
Date
2020-03-10Author
Arrieta Arce, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu amaierako lan honen xede nagusia, egungo XXI. mendeko hezkuntza sistemak eskatzen duen Heziketa Fisiko moderno baten ikuspuntutik, Lehen Hezkuntzako lehen mailako lehenengo murgilpen eta kontaktuan adimen emozionala garatzeko proposamen didaktiko berritzaile bat garatzea izan da.
Hori gauzatzeko, lehenik eta behin lana bizkartuko duen oinarri teoriko sendoak ezartzeko asmoarekin marko teorikoa izeneko atala jaso da. Bertan, batetik, gaur egungo hezkuntzaren eskakizun curricular eta jarraitu beharreko ildo nagusiak jasotzen dira. Bestetik, Praxiologia Motorraren zientziak proposatzen duen domeinu motorren zehaztapena egiten da; eta ondoren jorratzen den adimen emozional eta hezkuntza emozional alorrekin uztartu egiten dira amaierako justifikazioaren atalean.
Esku-hartze baten diseinuaren beharra eta pertinentzia justifikatuta, bete – betean proposamen didaktikoarekin sartzen da. Bigarren atal nagusi honetan, beraz, proposamenaren helburuak definitu ostean, Unitate Didaktiko batek eduki beharreko osagaiak biltzen dira; testuingurua, azalpen orokorra, oinarrizko gaitasunak, etapako helburuak, edukiak, sekuentzia didaktikoa eta ebaluazioa.
Amaitzeko, lanak gogoetak, hausnarketak eta etorkizunari begira hobekuntza proposamenak eta ikerketa ildo berri proposamenak biltzen ditu ondorioei dagokion atalean