Gestamp S.A.: enpresaren hazkundearen analisia
View/ Open
Date
2020-03-11Author
Goenaga Sustaeta, Eneko
Metadata
Show full item recordAbstract
Lanaren helburu nagusia Gestamp taldearen egoera ezagutu eta bere hazkundearen bilakaeraren azterketa bat egitea izan da. Azterketa hori aurrera eramateko, 2014-2018 bitarteko datuak erabili ditugu, bi urteak barne.Enpresaren hazkundearen analisia, Gestamp taldearen inguruan egitearen arrazoiak ezberdinak dira. Batetik, gertuko enpresa baten analisia burutu nahi nuen bere egoeranolako zen ikusi ahal izateko, horretarako, hainbat enpresa aztertu nituen eta Gestamp taldeak informazio erabilgarria eskaintzen zuela ikusi nuen. Horrez gain, Gestamp taldeak azken urteetan izan duen bilakaera positiboa hain da handia, horren inguruan azterketa bat burutzea gustatu zaidala. Azterketa horrekin, Gestamp bezalako inguruko enpresa batek mundu mailan hartu duen indarra eta izan duen hazkundearen prozesua nolako izan den ikusi nahi nuen.Lanaren helburu orokorra, beraz, enpresa honen hazkundea aztertzea litzateke.Bestalde, azpihelburutzat, enpresa zenbat eta nola hazi den eta hazkunde modu hori zergatik aukeratu duen ezagutzea ditugu.