Mugak hausten. Inmigranteentzako partaidetza eta integrazio zentroa. Gasteiz-Vitoria (Araba)
Date
2019-07Author
García Ocina, Alazne
Metadata
Show full item recordAbstract
-GAUR EGUNGO EGOERAOrubea
gaur egun hutsik dago. Hala ere, kontuan hartuko dira inguruan dituen eraikinak eta ibilbideak. Horrela, bi ildo nagusi kontuan
hartuko dira:
- Zulueta jauregia errespetatu eta parkeari amaiera eskeini
- Mendebaldeko bizitegi eraikinei erantzun
Zulueta jauregiarekiko harrizko horma botako da erlazio bisual eta fisikoak sortzeko eta parkeari jarraitasuna emango zaio. Horrela bi eraikinen (Zulueta eta proiektua) artean espazio sortzen da, jauregia arnasten utziz. Horrela proiektua partzelaren mendebaldean kokatuko da, iada existitzen den partzela sarrera mantenduz.
-ABIAPUNTUA
Eraikinaren geometria programak sortzen du, hau da, erabilera desberdinen arteko erlazioak izango dira proiektuaren ildoa. Horrela, erabilera bakoitzaren eskakizunen araberako bolumenak sortzen dira, dimentsioak erabileraren arabera egokituak.
Orubearen geometriari egokitzeko eta kanpo espazioarekiko harreman aberatsa lortzearren bolumenen arteko mugimendu jolas estrategiara jo da. Gainera, blokeak egituratzeko parketik datorren ardatzaz baliatuko da eta jarraipena emango zaio eraikinaren barnealdetik.
-BLOKEAK
Proiektuaren tailer erabilera nagusietako bi beirazko blokeek kokapen estrategikoa izango dute. Izan ere, eremu hauetan gardentasunaeta argiztapen naturala bilatu da, baita inguruarekiko harremana. Gainera, erabilerak kanpo espaziora bideratuta egongo dira.
Hezkuntza, administrazioa eta bizitegiak biltzen dituzten Cortenaltzairu akaberako bi bloke altuek aurretik aipatutako kanpo espazioakmugatuko dituzte, baita espazio berriak sortu. Horrela behe oinean, kafetegieta sarrera espazioak sortuko dira. Materialtasunaren aldetik, natur-proiektu erlazioa lortzeko naturak duen etengabeko kolore kromatiko eta testurak irudikatu nahi izan dira. Horrela, Corten altzairuak berariaz duen kolore kromatikoengana jo da eraikinaren expresibitatea lortzeko.
-KONEXIOAK
Bloke nagusien arteko komunikazio modura trantsizio elementuak egongo dira. Hau da, bertan ibilgailu zein oinezkoentzako sarrerakproposatzen dira. Bloke hauek ahalik eta opakoenak izango dira eta beharrezkoak diren hutsarteak soilik irekiko dira. Esan daiteke, elementu hauek Corten altzairuzko bi bloke nagusien euskarriak direla eta horimaterialtasunean ere irudikatu nahi izan da, sendotasuna adieraziz. Izan ere,naturan bezalaxe lurra zuhaitzen euskarria da.
PROGRAMA
Aipatu bezala, hasierako hilabeteetan etorkinen galerak handiak dira eta hiru multzo nagustan sailkatu daitezke: bizitegi galera, administrazio beharrak eta hezkuntza sistema. Proiektuak, behar hauek beteko ditu:
Alde batetik, administrazio tramite nagusiak bete ahal izateko bulegoak ezarriko dira. Etorkinari ahalik eta zalantza gehienak
argitzeko asmoz eta eguneroko egoera desberdinen aurrean aholkuak emateko prest dauden pertsonak ezarriko dira. Gainera,
beharrezko estaldura medikoa proposatzen da.
Bestetik,bizitegi minimoak eskeiniko dira alokairu murriztu batekin. Horrela, gizabanakoari lasaitasuna emango zaio kultura
eta hizkuntza berriari egokitzeko eta lan aukera desberdinak aztertzeko, ikasketak egiten dituen bitartean.
Azkenik, lan prestakuntzarik gabe datozen pertsonei ikaskuntza programa eskeiniko zaie. Horretarako, ikaskuntza gelaz gain hiru tailer okupazional proposatzen dira Araban ematen diren lan eskaerak aztertuta:
-Mekanikoa: Arabako industria guneetan eskulangitza beharra dago.
-Nekazaritza: Lautadan lan aukera gehien aurkezten duen arloa da.
-Laguntza pertsonak: Behar bereziak dituzten pertsonei laguntzaeskeintzeko tailerra da.