Tolosako gastronomia eta sukaldaritza zentroa. Tolosa (Gipuzkoa)
View/ Open
Date
2019-07Author
Hidalgo Delgado, Mario
Metadata
Show full item recordAbstract
Proiektua Tolosan kokatzen da, sustraietatik gastronomia jarion herrian, geroz eta fama gehiago hartzen ari dena, bere kalitatezko produktua atuktonoei esker.
Horrela ba, literalki Oria ibaiaren ertzean kokatzen gara, atzinean Tolosa irla modura egituratzen zuen harresiaren babesean. Gastronomia azal-azalean bizitzeko aukera paregabea ematen digu Alde Zaharreko atean kokaturiko eraikin honek. Felipe Gorritiren plazaren izaera sozialeaz kutsatuz eta Tolosako bi azoka merkatuen arteko josketa bat emanez (Kale Nagusiari esker), babarrunarentzako etxea proposatzen da, pintxo eta tradiziozko sukaldaritza eskaintzen duten tabernen arten murgildurik.
Proiektu honen bidez, mota guztietako kurtsoak eta experientzia monografikoak eskeintzeko toki bat sortzea da helburua. Giro herriko eta gertutasun baten ikuspegitik, non ikasitakoa modu erraz eta funtzional batean egunerokotasunean aplikatu daitekeen. Bestetik, eraikinak toki publikoa izateko bereizgarri guztiak biltzeko nahi du, adindueneke zein txikienek sukalde eta jakien munduan sartzeko aukera eskeiniz.
Mota guztietako sukaldaritza biltzen da programan, betiere tradiziozko eta lekuko plater eta jakiak besteengandik gainjarriz. Horrela gure produktu preziatu modura Tolosako baburruna genuke: perla beltza, gure eraikina produktu honen ``egoitza´´ edo erakuslehio bilakatuz. Proposamena, ain ospe handikoa dugun sukalde fama hori gurera gerturatzea da, hots, herritarrei. Beraz, tradiziozko sukaldaritza eta lurreko plater horiek erakustea zein irakastea litzateke helburu. Tolosan bertan baditugu
ezagunak diren hainbat produktu zein sukaldaitzaren hainbat esparru ospetsu: Tolosako babarrunak, Ibarrako piperrak, Eceiza gozogintza (teila eta zigarrilo pastak) eta Gorrotxategi gozogintza eta museoa (txokolatearekin zerikusia) eta Altuna harategia dira aipagarrienak...
Izan ere, sukaldaritza oso bideraturik dago lanbidera, titulazio bat atzean duelarik. Gurean aldiz, gertutasuneko giro batean oinarritzen gara, sukaldaritzaren oinarrietan bermatuz. Programaren aldetik beraz, tailerrak, sukalde ikastaroak, konferentziak, dastaketa guneak, lehiaketentzako espazioak, landaketa eremua etbr aurreikusten dira gutxienez.
Proeiktuaren helburu soziala eta herrikoia dauka. Gastronomi zentro honen bidez, lurraldeko produktuak erabiltzea bultzatu nahi da, Tolosako dendari txikien, zein baserritarren egoera hobetuz, bizilagun eta herritarren arteko erlazioak sustuatzearekin batera. Horrela, garbitasunezko balio sozial eta ekologikoak herritarrek bereganatzeko helburuarekin.