Ekintzaile eta sortzaile zentroa Lekeition (Bizkaia): arrantza inguruko ondare arkitektonikoaren azterketa eta gaurkotzea
Date
2018-07Author
Larrinaga Larrucea, Ane
Metadata
Show full item recordAbstract
Lekeitioren garapenean etorkizunera begira, historikoki garrantzia handiena izan duen eta gaur egun herriaren gune beltz bat bilakatu den eremu bat berreskuratzeko nahiarekin aukeratu dira bai Lekeitioko
San Pedro Kofradia Zaharra eta bai bere alboan kokatzen den Keleria. Azken hau, historikoki eta baita gaur egun ere izotzaren produkzioaz arduratu da.
Baina eraikin hauek aztertzerakoan ezinbestekoa ikusi da hauen atzekaldean dauden fabrika egradatuak ere eremuaren birgaitze baten parte izatea.
Beraz, eraikin historikoen birgaitzeaz gain espazio publiko baten birgaitzea proposatuko da eta honek ortuko duen eraikuntza berrien sorrera.
PROGRAMA OROKORRA
1-Areto eraikina // Sormen zentroa: Areto nagusia eta entzegu gelak.
Inguruko erabileren areto beharra asetzeko eta baita, eta baita areto alternatibo bezela, entzegu gelekin bai antzerki, musika eta dantza entzegu guneak asetzeko.
2- Ekintzaile eta sortzaile zentroa // Ekintzaile zentroa: Batzar gela, tailerrak, harrera gunea.
gazteen ideiak eta sortzaile izaera garatzeko eta lantoki gune bat izan dezaten alde egin ez dezaten.
3- Arrantzale zentroa // Arrantza zentroa: Bulegoak, jatetxea eta arrantzaleentzako aterpetxea izango ditu.
Historikoki erabilitako eraikina berreskuratzeko duen itsasoarekiko konexio zuzena kontutan izanik, egungo eta etorkizuneko itsasoarekin erlazionatutako ekintzak eta beharrak aurrera eramateko.
Eraikinen garrantzia berreskuratu eta indartzea lortuko da.