Mariaren Bihotzaren Sanfrantzisko giza zentrua. Bilbo (Bizkaia)
Date
2019-07Author
Presilla Lekunberri, Arrate
Metadata
Show full item recordAbstract
Jokaldi hoen helburua, MAriaren BIhotza enoaparenatza zabaltzea, konektatzea eta elkargune puntu bihurtzea da. Era berean, San Franeko eraikin publiko garrantzituetariko bat, berrantolatu nahi du, sarrerak, erabilerak, espazioak, fluxuak... ordenatuz eta elkartuz. Esan dezakegu, LOTURA dela, proiektu honen programa.
Betiere, auzotarren partaidetzarekin garatu beharko litzateke. Hemen lehenegoko ideiak bakarik ez daude. Asmoa plaza inguratzen duten eraikinetako bat eraitsi eta alde zaharrarekin konexioa erraztuko duen disposibo arkitektoniko bat garatzean datza.
PROIEKTUAREN GARAPENA
Deskribapena:
Proiektu gisa zentroaren parte baten eraispena proposatzen da. Eraispenaren akotazioa justifikatzeko hirigintza eta eraikuntza irizpideak erabiliko dira.
Eraikin zati honen ordez, plaza mailakatu bat proposatzen da. Plaza mailakatu honek, Conde Mirasol kalea eta plaza lotuko ditu eskailera eta igogailu baten bitartez. Era berean, eraikin publiko bat
proposatzen da, plaza berri honen azpian, giza zentrua eraistean galdu diren programak eta metro karratuak bere barne hartuko dituen eraikina.
Bi programa nagusi izango ditu, liburutegia eta tailerrak eta auditorioa Helburua:
Proiektuak hirigintza helburu adierazgarria dauka. Proiektuaren helburua auzoa zabaltzea da, auzoa alde zaharrera eta Bilbora zabaltzea eta konektatzea.
Bai auzoa bai bere “bihotza ” erakusgarri bihurtzea, San Franziskoko errealitatea erakustea.
Era berean, Mariaren bihotza plazan ematen diren zonifikazio etnikoak eta gatazkak murriztea bilatzen duen proiektua da, plazaren zabalkuntzak bere barne zirkulazioak aktibatuko ditu eta gentrifikazioak murriztuko ditu.