SKTZ. Salberdin kultur trukaketa zentrua. Zarautz (Gipuzkoa)
Date
2017-07Author
Rodríguez Elorriaga, Alaia
Metadata
Show full item recordAbstract
Kultura herriak mugiarazten du eta honek, era berean, kultura sustatzen du. Biak doaz loturik. Zarauzko hiribilduak beti izan du kulturaren inguruan jarrera aktiboa, eraikin estankoek eskaini digutenaz gain, kalean zehar ere ikusi izan ditugu hainbat eta hainbat ekintza honen inguruan. Hala ere, azken urteotako egoera dela eta, kultura Zarautzen, umezurtz geratu da.
Arazoa zeharo larria bilakatu da azken bi urte hauetan alde ekonomikoak min handia egin baitu. Honen adibidea da, orain urte batzuk Zarautzen ospatzen zen JAZZ seminario mundiala, izugarrizko jendetza erakartzen zuen eta herriarentzat onura ekonomiko izugarria supozatzen zuen, baina presupostuen
murrizketa zela eta burutzeari ekidin zioten, eta egun desagertua aurki da jaialdia. Hala ere, badira, oraindik ere, zutik eta aktiboki dirauten kulturaren inguruko eraikinak eta badira aurrera jarraitzen dituzten zenbait jaialdi eta ikuskizun ere.
Hala ere, Kultura indartu nahiean proiektua ekipamendu kultural bat izatea erabaki izan da, baina zer ekipamendu kultural mota? Egun udalean aurki diren ekipamenduak kontutan izanik, osogarria den ekipamendu bat proposatu nahi izan da. Egun aurki direnak indartu edo eremu edo ekintza osagarriak
eskaintzen dituen eremu bat, kontutan izanik gainera, Putzulo gaztetxea, zeina Salberdin Auzoan aurki den a egun, eraistea proposatzen da. Ordenantzaz kanpo geratu izanagatik eta bere birmoldaketa oso garestia estimatzen delako.
Proposatzen den programaren kokalekua, emana dago, Salberdin auzoan litzateke egun, izaera industrialeko eremu degradatu bat da zeina Santa Clara konbentuarekin bizikide delarik. Trenbidea dela eta, erdigune urbanoan kokatua izanda ere hiribilduaren iparraldearekin mostua dago egun. Hala
ere, plan orokorrak aurreikusten hari den trenbidearen lurperapena eta lurzoruaren birkalifikazioaren (erabilera industrialeko lurzorutik egoitza erabilera lurzorura) medio auzoa berriro baloretan jarri nahi da.
Auzoaren kokaleku hona eta tren geltokiaren bidezko inguruko herriekiko konekzio onaz baliatuz, paregabeko kokalekua litzateke ekipamendu publiko batentzako. Trenbidearen lurperatze proiektua, gerora bertan behera utzi izan da baina eremuaren birkalifikazioak aurrera jarraitzen du, eta eremuak
bere balore estrategikoa mantentzen du.
Tren bidearen lurperatze ezak, eremua lurrazpiko paso baten bidezko konekzioa eskatzen du. Egun lurrazpiko sarbide binorabidetua aurki da auzoaren ekialdean eta lurmailako paso irteera bat auzoaren mendebaldean bi sarbide hauek oinezko zein kotxeentzat litzateke. Hala ere, Proiektua garatzen den
eremua alde zaharrarekin zuzenean lotzen duen lurazpiko oinezko paso bat zabaltzea erabakitzen da, gainontzeko udalarekiko lotura indartu nahian, eta ekipamendu-Kultura sareari luzaketa eman nahian.
-Programa Kulturala: tailer, musika entsegu gelak, kontzertu eta ekitaldientzako kanpo zein barne espazioa. Umeeak ez baztertu, beraientzako eremua ere. Liburutegi emeroteka.
-Trenbide azpiko oinezko paso horrek, espazio publikoaren mailaketa sortarazi. Espazio publikoa garailera desberdinetan.
-Ipar hego ardatzaren zuzentasunaren apurketa.
Etxebizitzez inguraturiko programa, eraikina kanpoaldetik itxia, barnealdean ireki.