Arkeologia eta gaur egungo gizartea: emakumeak, akademia eta emakumeen ekarpenak arkeologiaren historian
View/ Open
Date
2020-05-20Author
Elejaga Jauregui, Enara
Metadata
Show full item recordAbstract
Ikerketaren helburu nagusia Arkeologiaren Historian emakume arkeologoek egindako ekarpenak argitara ateratzea da, gaur egun oraindik ere izkutatuta baitaude emakumeek egin dituzten lan ugari edota guzti honen zati handi bat. Honakoa burutzeko, lehenengo eta behin kontutan izanik, XXI. mende honetan emakumeen ikusezintasuna arlo ugaritan pairatzen dela, unibertsitateko edo irakaskuntzako eremua aztertzea interesgarria iruditu zitzaidan, genero desoreka zein puntutaraino iristen den ikusteko. Horretarako, EHU-ko kasua hartu nuen aztergai bezala, eta zehazki, historiako ikaslea naizen heinean, Letren Fakultatearen barne aurkitzen den Historiako Gradua. Jada aurreko atala ikertuta, hurrengo pausua marko teoriko bat garatzea izan da, izan ere, oso garrantzitsua da “Generodun Arkeologia” (ingelesez Engeendered Archaeologies direnak) bezala ezagutzen ditugun korronte arkeologiko desberdinak, hala nola, Genero Arkeologia, Arkeologia Feminista eta Queer Arkeologia ezagutzea eta bakoitzaren helburua zein den jakitea, lana errazago ulertzeko. Marko teorikoan kokatu ostean, jada ikerketaren helburu nagusia garatu dut, hau da, emakumeek arkeologian egindako ekarpenak. Emakume arkeologoen lanak azaltzeko lau atal nagusi bereizi ditut, ordena kronologikoari jarraiki. Lehenengo hiru atalei dagokienez, esan hauek gehien bat emakumeen aurkikuntza zein aurrerapauso metodologikoetan zentratzen direla, eta azkena, berriz, emakumeen ekarpen teorikoetan nagusitzen da. Hain zuzen, azken hamarkadetan arkeologiaren diziplinak izandako aldaketak eta helburu berriak azaltzen dira. Bukatzeko, ondorio eta proposamenen atalean lana egiterako orduan izan ditudan arazoak azaldu ditut, hau da, batez ere, emakume arkeologoen lanei buruzko informazio falta azpimarratu nahi izan dut, hauen ikusezintasunaren ebidentzia argia baita bibliografia urria. Horrez gain, Espainiako unibertsitate batzuen ikasketa planak EHU-ko ikasketa planekin alderatu ditut, eta honekin argitu nahi izan dut EHU-n Historiako Graduari dagokionez behintzat, emakumeen inguruko irakasgaiak eskaintzea eta bultzatzea oso garrantzitsua dela, gaur egun, ez baitago emakumeen historiaren inguruko irakasgai bat ere ez karrerako lau urteetan. Azken finean, esan daiteke, nire lanaren helburua ez dela izan emakume arkeologoek egindako ekarpen eta lan guztiak azaltzea (hori ezinezkoa baita) baina bai argi erakustea, arlo honetan emakumeek lan ugari egin dutela eta gehienetan honakoa ez dela erakusten ez irakaskuntzan eta hare gutxiago gizartean, beraz, lan honen bidez emakumeen historiaren inguruko kontzientzia bultzatzea izan da nire helburua.